Konpainia

Historia

1998. urtean hasi ginen antzerkiarekin, paperak banatu, ikasi eta entsaioak egiten hasi ginen, baina ez genuen inondik inora argirik ikusten.

Halako batean, Lierni Orratxera gobindatzea lortu genuen. Garai hartan entsaioak Haurtzaindegian egiten genituen, eta hantxe azaldu zen. Ikusi gintuenean jarri zuen aurpegiari argazki bat atera baliote, orain Donostian beldurrezko pelikulak jartzen dituzten aretoetan egongo zen, baina profesionala izaki, eta ez nolanahikoa, eta berehala eman zion buelta eta lanean jarri gintuen. Berari esker, lehenengo lana txukun-txukun antzezteko gauza izan ginen, hau da, Dario Foren “Ordaindu, bai zera!”.

Antzezlan hori bi edo hiru herritan antzeztu genuen eta nahiko arrakasta ona izan zuenez, beste bat prestatu genuen. Dario Foren beste obra bat antzeztu genuen berriz ere, “Bozinak, tronpetak eta zalaparta”

Lan honekin herri gehiagotan ibili ginen, esate baterako: Billabonan, Oiartzunen, Beran, Pasaian e.a.

Gero, hor ibili ginen beste lanen bat aukeratu ezinik eta azkenean Alfonso Zurroren hiru obra ttipirekin hasi ginen, (Lunarito, Bilis eta Tronpa eta Hegan egin nahi zuen gizona), Dario Fo bazterrean utziz.

Taldea ezaguna egiten ari zenez, gero eta toki gehiagotatik deitzen ziguten; urte horretan, 2001, adibidez zenbait plaza berri ezagutu genituen: Aramaio, Hernani, Urnieta…

Hurrengo emanaldia atzeratuta etorri zen (pintore apartak eta eskerrak lapurrari); gu martxan jarriak ginen, antzerkia aukeratu eta paperak ere banatuak baikenituen. Eta bat-batean, horretan ari ginela, gutako batek hanka puskatu ez zuen ba! Han gelditu ginen zer egin ez genekiela. Halere, ordezkoa topatu bagenuen ere, estrenaldi osoa atzeratu behar izan genuen; Gainera, urte horretan ospakizun asko izango genituen herrian; batetik, Lezo sortu zela 800 urteurrena (2003) eta bestetik hainbeste espero genuen areto berriaren estrenaldia, izan ere era guztietako tokietan izan ditugu emanaldiak, batik bat frontoietan.

Gure beste “alma materra”, bere laguntza teknikoa ezinbestekoa duguna, ezin ahaztu: mila esker Txema!

Ondorengo zerrendan zehaztu ditugu orain arte egindako lanak hurrenez hurren:

2004an Komediante tunante (Alesio) .

2005ean Zozoak beleari ipurbeltz.

2007an Zerraldo bidaiariak

2008an Trapulale  (herritar askoren parte hartzearekin)

2009an Zuhaitzak zutik hiltzen dira.

2010ean 10.urteurrena

2011n Gatazka.

2012an Hemen da Kabareta!  zoritxarreko urtea, gure Gurru zendu baitzen.

2013an Kale gorrian.

2014an Hariak.

2015ean Kale-hop. Aurrekoak ez bezala, hau kale-antzerkia izan da, beraz taularatu esan ordez, kaleratutako azkena izan da.

2016an Valium bada... .

kaloHOP5