Lanak

1998an sortu zenetik hainbat obra ezberdin egin ditu Orratx antzerki taldeak (Ikusi hemen). Mota ezberdinetako obrak izan dira: historikoak, umorezkoak, dramak… Jarraian urteetan egindako lanak.

VALIUM BADA…

 Goi mailako bizimodu sozialeko gizon arrakastatsu bat eta bere emazte asegabea dira gure protagonistak. Bien arteko monotonia bat-batean hautsiko da, kartzelatik alde egindako, eta gutxi balitz, indarkeriaren biktima izandako bi emakume xelebreren agerraldiarekin.

Hemendik aurrera, nortasun sozial egokiaren osagai faltsu ugariek agerian utziko duten espirala lehertu egingo da.valium bada

Egileak, komedia kutsua eman nahi izan dio, une oro irribarrea lortuz. Mugarik gabeko nahasteak sortzen ditu jakin-minak pilatuz. Sentimentalismoa ukitzen du, baina bertan erori gabe, aldrebeskeria komikoak eta umorerik gozoenak bat eginez.

Eta ezinbestekoa, VALIUM-a, nerbio sistema zentralean eragina duen antsiolitiko indartsua. Modernitate, diseinu eta metakrilatozko errealitate antolatu hau jasateko jende askok ezinbestean, berea egin duena.

KALE HOP

Sinopsia:

“Krisiaren eraginez eskale hopkastutako konpainia-ibiltari batek, diru-laguntzen ga
beziagatik eta kale-antzerkian diharduten taldeek bizi duten garai erabakiorragatik, Euskal Herrian barrena itzuli koskor bat egiteko erabakia hartu du.

Konpainia honen zuzendariak ederki kostata lortzen du, hala moduz bada ere, eustea. Emanaldi bakoitzean ikusleek borondatez eman ditzaketen txanpon apurrek, aktoreek jan ahal izateko eta hilean zigarro-pakete bat erosteko ere iristen ez den soldatatxoa jasotzeko baino ez dute balio.

Konpainiak azken urte hauetan izan duen
galera artistiko andanaren ondoren geratutako ikuskizun bakarrak hauek dira: FAKIRRAK, EMEKUME-TXAFEROAK, PRESTIRIGITADOREAK, ANIMALIADUN IKUSKIZUNAK…

Baina zergatik dihardute baldintza horietan? Zer dela eta ekin aurrera?

Antzerkiak ez baitu kontu zehatz bat jorratzen. Bizitza jorratzen du. Bizitza
da.

Peter Brook”