Egindako obrak

Bertan daude burututako obra guztiak:

18- EZ HEMENGO EZ HANGO

KARTELA-PROPOSAMENA-1

17- Kale hop:

Sinopsia:

“Krisiaren eraginez eskale hopkastutako konpainia-ibiltari batek, diru-laguntzen ga
beziagatik eta kale-antzerkian diharduten taldeek bizi duten garai erabakiorragatik, Euskal Herrian barrena itzuli koskor bat egiteko erabakia hartu du.

Konpainia honen zuzendariak ederki kostata lortzen du, hala moduz bada ere, eustea. Emanaldi bakoitzean ikusleek borondatez eman ditzaketen txanpon apurrek, aktoreek jan ahal izateko eta hilean zigarro-pakete bat erosteko ere iristen ez den soldatatxoa jasotzeko baino ez dute balio.

Konpainiak azken urte hauetan izan duen
galera artistiko andanaren ondoren geratutako ikuskizun bakarrak hauek dira: FAKIRRAK, EMEKUME-TXAFEROAK, PRESTIRIGITADOREAK, ANIMALIADUN IKUSKIZUNAK…

Baina zergatik dihardute baldintza horietan? Zer dela eta ekin aurrera?

Antzerkiak ez baitu kontu zehatz bat jorratzen. Bizitza jorratzen du. Bizitza
da.

Peter Brook”

16- Valium bada:

 Goi mailako bizimodu sozialeko gizon arrakastatsu bat eta bere emazte asegabea dira gure protagonistak. Bien arteko monotonia valium badabat-batean hautsiko da, kartzelatik alde egindako, eta gutxi balitz, indarkeriaren biktima izandako bi emakume xelebreren agerraldiarekin.

Hemendik aurrera, nortasun sozial egokiaren osagai faltsu ugariek agerian utziko duten espirala lehertu egingo da.

Egileak, komedia kutsua eman nahi izan dio, une oro irribarrea lortuz. Mugarik gabeko nahasteak sortzen ditu jakin-minak pilatuz. Sentimentalismoa ukitzen du, baina bertan erori gabe, aldrebeskeria komikoak eta umorerik gozoenak bat eginez.

Eta ezinbestekoa, VALIUM-a, nerbio sistema zentralean eragina duen antsiolitiko indartsua. Modernitate, diseinu eta metakrilatozko errealitate antolatu hau jasateko jende askok ezinbestean, berea egin duena.

 15- Hariak:

Sinopsia:

Hariak«Elkarrekin inongo harremanik ez duten sei lagunek gutun bat jasoko dute; bertan,, denek ezagutzen duten emakume bat (Teresa) izango da guztiok lotuko dituena.

Teresak Amnesia diagnostikatua du, eta sei lagun horien izenak besterik ez du aipatu, hori dela eta, Teresa ingresatuta dagoen Osasun Mentaleko Ospitaleko arduradunak sei lagun horiek bilera terapeutiko batera deituko ditu. Eta hor, bilera horretan hasiko da guztia. Hari bai tiraka hasiko dira, eta ondoren beste bati, eta gero beste bati… horela, ikusleak gure HARI ikustezinak zein agerikoak antzemango ditulakoan gaude.»

 

 

 14- Kale gorrian:

Sinopsia:

» Uribe EtKALE GORRIANxeko bizilagunak aterarazi egingo dituzte, etxejabeak ( Galindo jauna, gizaki ahaltsu diruduna) hiriko Gune Historikoko Kultura-Ondasun izendatzea nahi duelako, benetako planak beste batzuk diren arren. Bizilagunek etxea husteko agindua ekidingo dute, Patriziari (abokatu iaioa) eta Matilderi (anarkista zaharra) esker, biak ala biak Uribe Etxeko bizilagunak.

Epaile eta polizien aurka eraikina defendatuz, Matilderen burutazioa den eta bere gidaritzapean, estrategia bitxi bat antolatuko dute. Espekulatzaileen eta ustelduen aurkako borroka hasi aurretik galduta dago, baina bizilagunak beren duintasuna defendatzeko edozer egiteko prest daude.

Patriziak amarru legalen bidez denbora irabazten duen bitartean, Matilde barraskiloaren estrategiaren buru izango da: etxea lepoan hartu eta segi aurrera.»

 

13- Gatazka:

Sinopsia:

«Irenek, kGatazkaostako herri ttiki bateko termako medikuak, analizi sakonak eginda gero, bertako urak kutsatuta daudela aurkitu du.
Herriko egunkariaren zuzendariak aurkikuntza larri horren berri zabal dezanzirikatzen du baina bere ahizpa herriko akatea izateaz gain termetako presidentea ere badenak, ez du halakorik nahi, egin beharreko berrikuntzak eragingo luketen satuagatik. Bainuetxea bi urtez-edo itxi beharko da. Herriarentzat hondamendia.
Alkateak,ahizpa isilarazteko, lenetik botako duela mehatxu egingo dio, baina medikua ziur da bere herrikideen babesaz eta eskerronaz eta bereari eutsiko dio. Egunetik egunera gauzak zailtzen joango dira. Alkateak iragartzen duen miseriak izututa, lagunek ere baztertu egingo dute eta erasoko jokatzen dute berarekin.
Egunkaria erabiltzerik ez duenez, eta analisien datuak inprimatu ezin dituenez, jendaurrean hitz egitea erabakiko du. Hitzaldia batzar trumoitsu bilakatuko da… Iraindu eta herriaren etsaitzat hartuko dute.
Bere etxeari harrika egingo diote. Lanpostua galduko du. Bere alaba irakasle lanetanaritzen zen ikastetxetik botako dute. baina ez du etsitzen. Herentzia bati ere uko egingo dio bere baieztapenetan atzera ez egitearren, egiarengatik azkenera arte borrokatzeko prest dago beraz.»

 12- Hemen da kabareta:

Sinopsia:

Kabaret«Gain behera etorritako antzerki talde batek bere kabaret emanaldia aurkezten du. Argiak erdipurdika, koloregabetutako dizdirak, urratutako lumak, oinetako zaharrak… eta hau guztia, taldearen zuzendariari esker; pertsonen sentimenduen eta ikuskizuna beraren gainetik, dirua baitu helburu.

Pertsonaiak eta istorioak, eszenatokiaren taula eta argo artean… Ongi etorri gure «kabaretera»: Dantzak, kantak, musika ikuskizunak, umorea eta dibertimendu asko. Gora oihala!»

 11-  Hamar urteen ekitaldia:

Sinopsia:

«Orratx antzerki taldearen hamargarren urtemugako ekitaldi berezia. »

10- Zuhaitzak zutik hiltzen dira:

Sinopsia:

«zuhaitzak zutik Alejandro Casonaren lanik hoberenatako bat da eta, horrez gain, egilearen antzerki-lan adierazgarrienetako bat. Filantropia-izaerako erakunde bateko gertakizunetan oinarrituta, ikusleak Casonaren antzeki-lanetan oso ohikoak diren bi balioren arteko talka bortitzaren lekuko izango dira: irudimenaren eta errealitatearen arteko talkaz ari gara zehazki. Azkenean, lan honetan errealitatea izango da garaile. Antzerki-lan honek zirrara, irria, samurtasuna eta drama sentiaraziko dizkie ikusleei. Casona tipoen sortzailea izan zen, eta amonak, lan honetako pertsonaia nagusiak, pertsonaia tragikoen indar osoa du. Bere baretasun eta kemenari esker, azpian hartzen du zoritxarra, aurre egiten dio errealitate mingarriari eta, makal sentitzen denean, ez du nahi inork goibel ikustea baizik eta “hilda barrutik, baina zutik, zuhaitzak bezala»

9- Trapujale:

Sinopsia:

Trapujale txartela» Trapujalek 20 urte betetzen dituelako sortutako ekitaldia da. »

 

 

8-Gezurra gezurraren gainean:

Sinopsia:

«Dario Foren “Zerraldo bidaiariakL’uomo nudo e l’uomo in frac” eta “I cadaveri si spediscomo ele donne si spogliano” antzezlanetan oinarritua.

Dario Foren bi antzezlan hauek antzerkigile italiarraren lanen ia ezaugarri guztiak biltzen dituzte beren baitan. Kritika soziala edo hobeto esanda politikoaez da hautan nabarmentzen baina gainerako osagai guztiak irakasgai batean emango bagenitu bezala ageri dira. “Frakez jantzitako gizona eta gizon biluzia” gizakion izenaz eta izanaz mintzo zaigu, kanpoko itxurak edo jazkerak gure jatorrian eta patuan eraginik baduten ala ez, eta alderantziz.  Azkenean nor zer den jakiteak ere lanak emango dizkigun endredo barregarria inondik ere. “Zerraldo ibiltariak” izeneko antzezlanak berriz, hondo sakon eta serioxeagoa du. Alabaina, tartean gertatzen diren gaizki ulertu eta “iruzurtxoek” inozentziatik maltzurkeria handienera doan bidea eta kontrakoa,  eskena berean egitea ahalbidetuko dute. Negozio berezi bat tarteko eta nahasmen izugarri baten ondoren, bizitzan zenbat mozorro eraman ohi ditugun eta errealitatea zenbateraino itxuraldatu daitekeen deskubrituko dugu.

Biak hala biak ironiaz, sarkasmoz eta egoera barregarriz zeharo zipirztinduriko antzelanak direla esatea soberan dago, egilea nor den jakinda.»

 

7- Zozoak beleari ipur beltz:

Sinopsia:zozoak beleari

«Bizi garen mundu ero hau, gizon-emakumeen arteko harremanak mugitzenduela esan liteke. Beno, agian askotxo esatea da baina, mugitzera ailegatzen ez bada ere, gatz eta piperrez ederki hornitutako saltsa bizia jartzen dio behintzat. Eta ez da gutxi, pairatu behar izaten ditugun kalamidade guztiak ikusita. Gizonek emakumeez eta emakumeek gizonez pentsatzen eta esaten dituzten “gauza goxoak” dira, bost emakumeren arteko elkarrizketaren eta hiru gizonezkoren bakarrizketa banaren gaia. Badakizue, elkarrekin ezin bizi eta bata beste gabe re ez. Ezin jakin…»

6-Komediante tunante:

Sinopsia:

komediante tunante«Bizimodua bere lana “zintzo” eginez ateratzen duen lapur txikiari gauzak nola korapilatuko zaizkion ikusiko dugu Dario Foren antzezlan honetan. Etxe aberats bateko lapurreta-saio “inuxente” batek, agerian utziko ditu batzuen eta besteen ezkontza-nahaste eta adulterioak. Bekatuak estali nahi horretan, egoera benetan xelebreak gertatuko dira, gezur bat ezkutatzeko gezur haundiago eta nahasgarriagoen beharrean izango baitira behin eta berriz gure protagonistak. Itxurakeriak, faltsukeriak eta irudi onak, askotan, jendearen benetako izaera ezkutatzen digula garbi geratuko da taula gainean, ustez bekatari handiena behar zuena, ia inuxente agertzeraino.»

 

5- Lezo 800:

«Lezok herri bezala 800 urte bete zitueneko ospakizun berezia.»

4- Pintore apartak eta eskerrak lapurrari:

Sinopsia:

«PINTORE APARTAK: Ez pintore, ez tapizatzaile, ez diren nagusi-morroiak laerako deia jaso eta alargun deskontsolatu baten etxera joan dira eskilara hartuta. Alarguna engainatzeko amarrutan ari direla, istripuz, jada hilda zegoen etxeko jauna hilko dute. Euren «hilketa» ezkutatu nahian hasi direnean, hildakoak ez direla hain hildako eta alargunak ez direla hain alargun ohartuko dira. Egoera barregarri pintore apartakbatzuen ondotik, uztarri batzuk askatu, eta era batera edo bestera, gehientsuenak irabazian aterako dira Dario Foren antzezlan honetan.

ESKERRAK LAPURRARI:»Bizimodua bere lana “zintzo” eginez ateratzen duen lapur txikiari gauzak nola korapilatuko zaizkion ikusiko dugu Dario Foren antzezlan honetan. Etxe aberats bateko lapurreta-saio “inuxente” batek, agerian utziko ditu batzuen eta besteen ezkontza-nahaste eta adulterioak. Bekatuak estali nahi horretan, egoera benetan xelebreak gertatuko dira, gezur bat ezkutatzeko gezur haundiago eta nahasgarriagoen beharrean izango baitira behin eta berriz gure protagonistak. Itxurakeriak, faltsukeriak eta irudi onak, askotan, jendearen benetako izaera ezkutatzen digula garbi geratuko da taula gainean, ustez bekatari handiena behar zuena, ia inuxente agertzeraino.»

 

3- Komeriz komeri:

Sinopsia:

komeriz komeri“1- HEGAN EGITEA LORTU ZUEN GIZONAREN ISTORIOA: Krixpin izeneko morroi zintzoak bere nagusiaren amets bakarra egia bihurtuko du, hegan egitea alegia. Zernahi lortzeko nahi izatea bezelakorik ez omen dago, hala dio behintzat herri jakintzak, eta istorio honetan hori gertatuko da Krixpinen laguntzaz. Gizon baten zorionak zenbat balio duen ikasiko dugu gezur-egien gainetik.

2- LUNARITO: Arima, eta gorputz, kontsolatzen dituen profesionala da Lunarito. Egun batean, ordea, ezusteko bisita hartuko du lantokian. Lunaritok bere lanbideari eta mundu xixtrin honi dien atxikimendua mingainean trabarik gabe azalduko bisitari anker ustekoari. Anker ustekoa, izan ere, Lunarito berearekin aterako da, eta bisitaria ere bai.

3- SAKAMANTEKAK ELKARTE MUGATUA: Tronpa eta Bilis bidelapur xelebreek, ofizioaren egoera kaxkarra ikusirik, euren indarrak batzea erabaki dute. Elkarte berriaren sorrera ospatzeko eramago duten “kolpeak” zeruetako eta infernuetako izakien arteko oreka eta “etika” kolokan jarriko ditu. Ez baita ohikoa, nonbait, gaiztoek irabaztea.”

 2- Bozinak tronpetak eta zalaparta:

Sinopsia:

bozinaktronpetak

«Dario Fo antzerki italiarraren “BOZINAK TRONPETAK ETA ZALAPARTA” lanak, nahastea, gaizki ulertzeak eta egoera tragiko-komikoak dakarzkigu bata bestearen atzetik. Antonio Berardi, Milango Fiat Mirafiori automobil etxeko langilea, Gianni Agnelli lantegiko ugazaba bahitzeko ahaleginean nahastuta gertatuko da halabeharrez.  Ohartzeke, odoletan blai dagoen ugazaba, heriotzetik salbatuko du eta bere jakarekin batestu. Ospitalean jakaren patrikatik Antonio Berardiren nortasun agiria ateratzen dutenean hasiko da nahastea. Agnelli jauna, Antonio Berardi langilea dela uste dute denek eta bi persona hauen arteko nortasun nahasteak, egoera barregarriak eragingo ditu. Fok, hirurogeita hamargarren hamarkadako italiako politika ekarri nahi izan du taulara, Aldo Moro bahitu eta hil zuteneko giro  politiko haren haritik sortutako lana da hau. Benetako boterea dirua eta empresa handiak direla garbi adierazten du Fok lan honen bidez.»

1- Ordaindu bai zera:

Sinopsia:

ordaindubaizera

«Dario Fo antzerkigile italiarraren Ordaindu? Bai zera! istorioa langile auzo batean gertatzen da.Auzoko emakumeak azokatik produktuak ordaindu gabe eraman dituztenean hasi dira kontuak. Bizilagunen arteko harreman bereziak zipristin komikoz eta ironia zorrotzez agertzen ditu Fok. Gizarteari eginiko argazki kritikotzat har liteke beraz, istorio hau.»