Orratx TTIKI

tailertxikia

ORRATX TTIKI SORTU ZENEKOA

Nahiz eta ez zaigun iruditzen, dagoeneko 16 urte badira, ORRATX! Antzerki taldea sortu zela. heldu batzuek zintzilik genuen gai hori betetzeko asmoz: Antzerki mundua landu alegia.

Gure eginkizuna ea finkatu genuenean, griña berri bat sortu zitzaigun, gure jarraitzeileak diren zenbait gurasoengandik. Zergatik ez haurren edo gaztetxoen ORRATX!? Zergatik ez bota hazia? Zergatik ez sortu ORRATX! TTIKI? Pentsatu eta egin.

2006ean hasi ginen eta gure sorpresarako 14 gaztetxo ditugu lanean gaur egun, antzerkia lantzeko izugarrizko gogoarekin, gure mugak erabat gaindituz. Hala eta guztiz ere gure helburua aurrera aterako dugulakoan gaude, Xabin Larrea eta Begoña Amonarriz hasi baginen ere, egun Irene Hernando irakasle moduan eta Begoña berriz laguntzaile gisa ari dira elkarlanean.

Urrian hasita aurrera goaz ekaina bitarterako eginkizun honetan. Lehenengo jardunalditan, gorputz, ahots, entzumen eta espazio ariketak eginez. Dagoeneko eta daukagun gaztetxo kopurua kontuan izanda, ikastaro bukaerarako antzezlana hautatzen eta prestatzen ari gara.

Gaztetxoak zoratzen daude. Hala adierazten dute behinik behin. Eta gu ere ilusioz beteta gaude beraien gogoa ikusita.

Oraingoz pozik gaude bai gazte eta bai irakasle. Dakigun apurra irakatsi nahi diegu eta aldi berean, esperientzi honen bitartez, beren burua garatzen lagunduko diegulakoan gaude. Horretan zalantzarik ez dugu. Lotsagabea izan gabe, lotsa galtzen irakatsi nahi diegu eta ortuko dugulakoan gaude.

ORRATX! Antzerki taldea.