Prestatzen ari garen lana

BAGATELAREN ARMAK

ZORIONEZ, GAZTETXOEN EUSKAL ANTZERKI ESKOLAREKIN JARRAITZEN DUGU.

Aurten 18 gaztetxo ditugu, JONAN ALONSO aktorearen zuzendaritzapean.

Antzerki tailerrean, hasieratik ardatz desberdinak lantzen ari gara. Antzerkiak eskeintzen dituen espresio erramintak erabiliz, gaztetxoen harremanak hobetzeko, bai testualki eta baita fisikoki ere.

Hau guztia aurrera eramateko, bufoi klanen teknikan oinarritzen ari gara. Honen harira, eszenatokian behar den entzumenen ahalmena lantzen dugu inprobisazioaren bidez, gaztetxoen euskara maila garatu eta hobetzeko.

Ikastaroaren bukaerako lanarekin buru belarri ari gara, eta nahiz eta antzerki testu bat hartu helburu bezala, hurrengo hilabeteetan, testua egin eta desegin ibiliko da, guztien ekarpenak direla medio. Printzipioz BAGATELAREN ARMAK antzezlanaren estreinaldia, ekainaren 15ean izango da Gezala aretoan.

 

 

 

EKAINAK 15, ESTRENALDIA